Gure ikasleen testigantzak

Ikasleen argazkiak Erasmus egonaldietan

Maialen, Irakasletza. University of Oulu (Finlandia).

"Oulun (Finlandia) egon naiz irailetik abendura. Oso gustura egon naiz bertan, kanpoko jende pila ezagutzeko aukera izan dut eta baita Finlandiako ohiturak ere. Benetan esperientzia ahaztezina izan da, gehienbat pertsona bezala hazten lagundu didalako, autonomiaz aritu naizelako eta nire burua bakarrik bizitzeko gai ikusi dudalako. Lehenengo aldia zen etxetik kanpo bizi nintzela eta egia esan gai naizela konturatu naiz. Benetan gustura eta eroso sentitu naiz".

Erasmus Danimarkan

Eider, Irakasletza. Rotterdam University (Herbehereak).

"Praktikekin flipatzen ari gara!! Batez ere Montessori eskolekin. Harrituta gaude, metodologia, gelaren antolamendua, adin ezberdinetako jendea klasean, etxeko zapatilekin daude klasean, materiala... ikusgarria benetan. Aukera ederra izaten ari gara, eta oso motibatuta gaude gauzak egiteko. Horretaz gain, hiru aste Multicultur Schooletan egon gara, hau ezberdina da, etorkin pila bat klasean, baina Euskal Herriko eskoletako tankera gehiago dute. Hurrengo astean Special Need eskoletara goaz, eta azken asteetan Early Bird izeneko eskoleetara: Hemen, haurrek txikitatik ingelesa ikasteko programak erabiltzen dituzte, eta ea zer ikusten dugun".

Nagore, Psikopedagogia. Oslo University College (Norvegia)

"Esperientzia ezinhobea izan da. Hezkuntzaz asko ikasi dut eta gainera orain munduan  zehar ditut lagun minak. Eta bisitak egiten ere hasi behar naiz laister...".

Estitxu, Irakasletza. Rotterdam University (Herbehereak)

"Unibertsitatean lan pila bat egiten ari gara, ez pentsa... nahiko kaña sartzen ari dira, baina gu ez gara atzean gelditzen ari, lasai...Denbora librea ere ari gara aprobetxatzen, jendea ezagutu, festak, nola ez.... kontzertuak... jo, animatu jendea etortzeko".

Maialen, Irakasletza. Linköping University (Suedia)

"Jende ezberdina ezagutu, gutxien espero duzun horren lagun-min bihurtu, kultura ezberdinak ezagutu, ingelesa praktikatu, beste hizkuntza bat ikasi, independentziaz gozatu, ondo pasatu, ikasi, bidaiatu... esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera paregabea da Erasmusa. Animatu eta aprobetxatu!"

Iratxe, Irakasletza, The Hague University (Herbehereak)

"Nazioarteko ikasle pila bat egon gara elkarrekin eta herrialde ezberdin askotako hezkuntza sistema eta metodologiak aztertzeko aukera ezin hobea izan dut".

Xabier, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Windesheim University (Herbehereak)

"Erasmus programak herrialde ezberdinetako jendea ezagutzeko aukera eman dit, beste irakasteko metodo batzuk ezagutzeko aukera ere, akademikoki ikasteko eta, nola ez, herrialde bat sakonki ezagutzeko aukera. Hala ere, niretzako garrantzitsuena pertsona bezala ikasi dudana izan da: Jende berria ezagutu, popatik hartzera bidali edo  bizitza osorako bihotzean gorde, zure lekua aurkitu eta batez ere adoretsu izan bertako jendea ezagutzeko, ikasleak ez direnak eta Erasmusak ez direnak, nire kasuan Holandesak"

Olaia, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Tallinn University (Estonia)

"Orokorrean, balorazio positiboa egingo nuke. 5 hilabetetan, mundua gehiago ezagutzeko parada bikaina izan baita. Bidaia asko egiteko leku aproposa da Estoniako lurraldea, eta gure lehentasuna bidaiatzea izan da guztiaren gainetik. Oso jende ona ezagutzeko aukera bat ere bada, eta kontaktu horiek hor daude betirako: beraien lurraldera joateko hemendik urte batzuetara edo...auskalo!".

Asier, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Tecnológico de Monterrey (Mexiko)

"Nire nazioarteko egonaldia Mexikora izan da eta oso pozik bueltatu naiz Euskal Herrira. Oso esperientzia aberasgarria izan da. Mundo osoko pertsonak ezagutu ditut eta primeran konpondu naiz beste hizkuntzetan hitz egiten. Karrerari dagokionez tresna berri askoren erabilera ezagutu dut Eskoriatzan ikusi ez ditugunak eta esan dezaket Mexikoko ikus-entzunezko industria oso indartsua dela".

Aitor, Ikus-entzunezko komunikazioa. Windesheim University (Herbehereak)

"Asko ikasi dut. Benetan konturatu naiz herrialde honetan komunikazioaren ikuspegi globala dutela. Komunikazio produktuak era globalean diseinatu eta antolatzeko prozesuak behatzea oso aberasgarria izan da niretzat".