Nazioarteko sareak

HUHEZI Fakultatea nazioarteko sare hauetako kidea da. Sare hauen helburuetako bat mugikortasuna suspertzea denez, kolaboraziorako akordio bilateralak osatzeko ingurune ezin hobeak dira.

European Teacher Education Network [ETEN]. Danimarkan sortutako sare unibertsitario horretan, Europako 55 Hezkuntza Fakultate daude, eta bere helburuak hauek dira: ikasle eta irakasleen arteko lankidetza eta mugikortasuna bultzatzea eta ikerketan elkarlana sustatzea.

ETEN

European Journalism Training Association elkartea [EJTA]. 1990ean sortu zen Bruselan, Europako kazetaritza fakultateak elkarlanean jartzeko eta horien europar dimentsioa zabaltzeko helburuarekin. Elkarteak bere partaideen interesak defendatu, trukeak koordinatu eta eskolen arteko elkarlana eratzen du. Irabazi asmorik gabeko erakunde honek Europako 20 herrialdetako 50 Kazetaritza eta Komunikazioa Fakultatetik gora biltzen ditu.

EJTA.gif

Euroschool Net 2000. Sare hau Bigarren Hezkuntzako 15 Eskolez osatuta dago gehien batean. Bi Hezkuntza Fakultate daude eta bat HUHEZI da.

Network for the education and training of teachers [NETT]. Europako Hezkuntza Fakultateez osatutako sarea, 32 Hezkuntza Fakultate gaude.