Irakasleentzako Gradurako Egokitze Kurtsoak

HUHEZIk, 2012-2013 ikasturtetik aurrera, Gradurako Egokitze Kurtsoak eskainiko ditu blended modalitatean (semi-presentziala) Irakasle Ikasketetan diplomatuak direnentzat. Beraz, edozein irakaslerentzat irekitzen den eskaintza da: duela gutxi diplomatura ikasketak bukatu dituenarentzat zein urteetan irakasle lanetan aritu denarentzat.

Goi Mailako Hezkuntza Esparrura egokitzeko prozesuan ezarritako planen arabera (RD 1393/2007), Irakasle Ikasketak graduko ikasketak izatera pasatu dira, hau da, Goi Mailako Ikasketak. Gure eskaintzaren helburua da aukera ematea aurretik diplomatuak direnei gradu titulua lortzeko.

Egungo legedi unibertsitarioarekin bat etorrita, graduko ikasketek aukera ematen dute ondoren graduondo bat egiteko, eta, horrela nahi izanez gero, doktorego ikasketetan sartzeko. Beste alde batetik, aukera zabaltzen dute lan merkatuari begira, izan ere goi mailako tituluak sarbidea ahalbidetzen du hainbat lanpostutan.