Lantxoko

Lantxoko lan poltsa bat da, eta helburua du HUHEZIn ikasketak amaitu dituzten ikasleek lehenbailehen aurkitzea lana. Fakultateak Lantxokoren bidez bideratzen ditu enpresetatik eta ikastetxeetatik datozen pertsonal eskariak.

Lantxokok arduradun bat eta datu base bat ditu, eta urtean zehar hainbat aurkezpen antolatzen ditu, ikasleak prestatzeko merkatura irteten direnerako.

Edozeinek eman dezake izena Lantxokon, behin ikasketak amaitu eta titulua lortutakoan. Horretarako bete behar du Izena Emateko Orria, eta Fakultatera bidali, Lantxokoren izenean, bere curriculumarekin batera. Fakultateak ez du inora bidaliko curriculuma; berau erabiliko du informazioa egiaztatzeko eta eskariei modu zehatzagoan erantzuteko.

Sei hilabetez behin berrituko da lan poltsa Lantxokon. Denbora hori pasatuta, kendu egingo dira zerrendatik lanean hasten diren ikasleak eta jakinarazten ez digutenak segitu nahi dutela Lantxokon.