Karrera Amaierako Proiektuak

HUHEZIko ikasleek Karrera Amaierako Proiektua (KAP) egiten dute unibertsitatearen inguruko enpresa, ikastetxe edo hedabide batean, ikaslea zer ikasten ari den.

Horrela, ikasleek aukera izango dute karreran jasotako jakitateak praktikan jarri eta praktika profesionalean beren gain hartu beharko dituzten errutinetara ohitzeko, hala nola: talde-lana, komunikazioa, lidergoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna eta abar.

Karrera amaierako proiektuak osagarri praktiko bikainak dira eta lehen zikloko nahiz bigarren zikloko ikasketen bukaera adierazten dute.

Proiektuak iraun lezake 4 eta 10 hilabete artean . Proiektu guztiak unibertsitateko arduradun baten eta enpresako beste arduradun baten tutoretzapean egingo dira.

Enpresak

Karrera amaierako proiektuak egiteko, HUHEZIk enpresa ugarirekin egiten du lan, besteak beste: Copreci, Caja Laboral Euskadiko Kutxa, C.A.F., Ulma, Lagun Aro, MCC, Danobat, LKS, Condesa, Eroski, E.V.E., Fagor taldea, Gamesa, Iberdrola, Ingelectric, Maier, Itur, Ona-Pres, Ondoan, Orona, Orkli, Repsol, Sener, Tuboplast, TVA, URRSA, Zahor, Anaia, Azcoyen, Berriola, eta abar.

Ikastetxeak

Halaber, ikastetxe askok lan egiten dute HUHEZIrekin gure ikasleek beraien artean egin ditzaten praktikak: Arizmendi Ikastola, Goieskola, Ibaizabal Ikastola, Lauaxeta Ikastola, Luis Ezeiza herri eskola, Kurtzebarri Ikastetxea, Txantxiku Ikastola, San Martin Eskola, Anaitasuna Ikastola, Urretxu-Zumarraga Ikastola, Hazitegi Ikastola, eta abar.

Erakundeak

Psikopedagogiako ikasleek erakunde hauetan egiten dituzte praktikak eta karrera amaierako proiektuak: Berritzeguneak (Durango, Ordizia, Eibar), Aransgi (Gipuzkoako pertsona gorren familien elkartea), Gazteen Euskal Behatokia (Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza), CEBAD (Etxez etxeko zerbitzu pedagogikoa), Asfamogi (Gipuzkoako familia monoparentalen elkartea), udalak (Arrasate, Bergara, Oñati...), Atzegi (Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea Gipuzkoan), Anadahi (Hiperaktibitatea duten haurrei laguntzeko erakundea), Ediren osasun kooperatiba, Moixana (Aterperik gabekoen eskola, Bartzelonan), CNSE (Gormutuen federazioa), Berriztu hezkuntza elkartea, EPA (Helduentzako heziketa), Dindaia (aisialdia euskaraz Iruñean), Bizkaiko Ikastolen Elkartea.

Komunikazio enpresak

Gero eta komunikazio enpresa gehiagorekin ditugu harremanak, gure ikasleek beraiekin egin ditzaten proiektuak: Berria, ETB, RTVE, Gara, Deia, Diario Vasco, El Correo, Goiena papera, Argia, TU-Lankide, Goiena Telebista, Ttipi-ttapa Telebista, Canal Bizkaia, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Bizkaia Irratia, Euskalerria Irratia, Anboto Irratia, Iparraldeko Euskal Irratiak, Baleuko, K-2000, Proyección, Pausoka, Bainet eta 3Koma.

Iruzkinak (0)