Ikasketak eta lana partekatu
Mondragon Unibertsitatean gure ikasleei heziketa jasotzen duten bitartean aukera ematen diegu formazioa jasotzeko lan-ingurune profesional batean, zeharkako konpetentziak eta konpetentzia teknikoak garatuz eta aldi berean, esperientzia kooperatibo batean bazkide bezala arituz.
Ikasleek ikasketak lanaldi erdiko lanarekin parteka ditzakete, ALECOPen bidez, inguruko enpresetan (Fagor, Ikerlan, Ulma, Orona, Alecop...), azken 20 urteotan Mondragon Unibertsitateko 3.500 ikasle inguruk egin duten bezala.
Honek ikasleei, bere ikasketak finantzatzeko diru iturri garrantzitsua emateaz gain, formazio gehigarria ere ematen die lan konpetentzietan, hau da, lan egiteak suposatzen duen horretan.
ALECOP (Actividad Laboral de Estudiantes en COOPerativa) baliabide didaktiko-teknikoen ekoizle nagusia da espainiar estatuan. 1966an sortu zen industri enpresa kooperatibo izaerarekin. Enpresa horrek ikasleei ikasketak eta lana txandakatzeko aukera ematen die. Egun, 50 bazkide monitore eta 500 bazkide ikasle inguru ditu.
