Formazio iraunkorra hezkuntzan
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak esperientzia zabala garatu du irakasleen formazio iraunkorrean. Eskoriatzako Irakasle Eskola zenetik ere, egoki erantzun die egindako formazio eskaerei hainbat erakundetatik, hala nola Eusko Jaurlaritzatik eta Nafarroako Gobernutik.
Helburuak
Fakultateak hainbat teknika garatu ditu irakasleak prestatzeko eta bi helburu bete nahi ditu eskaintza bidez:
- Tresnak eskaini kalitatea hobetzeko hezkuntza ereduan eta formazio jardueran.
- Uztartu unibertsitatearen jarduera akademikoa errealitatean gertatzen den problematikarekin.
Formazio iraunkorrean eskaintza malgua egiten da eta aukera aurreikusten da erakundeen beharraren arabera egokitzeko.
Eskaintza honek, bestalde, balio akademikoa eduki dezake baldin eta aurre baldintzak gainditzen badira titulazioetan eskaintza modularren bidez.
Formazio irakunkorrak aholkularitza lanak ere eskaintzen ditu, bai jardun zehatzetan ezartzeko, bai eta proiektuak ebaluatzeko.
