Doktoretza
Zer da doktoregoa
Doktoregoaren helburua da doktoregaia trebatzea ikerketa-tekniketan. Trebatzeko, ikerketa-prestakuntzara zuzendutako ikastaroak, mintegiak eta bestelako jarduera batzuk egingo dira, eta doktorego-tesia egin eta aurkeztu beharko da; hau da, ikerketaren inguruko lan orijinala.
Nola lortu doktoregoan sartzea
Ikasleak, graduondoko programa ofizialetan gutxienez 60 kreditu lortu eta gero edo Masterreko titulu ofiziala izanda, doktoregoan onartzeko eskaera egin ahal izango du; dena den, gutxienez 300 kreditu izan behar ditu graduko eta graduondoko ikasketa guztien artean.
