XXI. Mendeko Hezkuntzaren Erronkak: Kulturartekotasuna eta Eleaniztasuna

Master eta Aditu ikastaroa

Master Ofiziala da (EHAO, 2006/03/06) eta graduko tituluetan bezala, Espainiako estatu osoan baliokide da.

 

 

 

Helburuak

Ikasleak prestakuntzaren bukaeran honako gaiei erantzuteko gaitasuna
izango du:

  • Gizarteak gaur egun duen behar zehatz bati erantzuteko gaitasuna: hizkuntza
    gutxitua* duen herrian nola bideratu eleaniztasun gehigarria.
  • Geroz eta anitzagoa den gizartean (kulturaz, hizkuntzaz, erlijioaz,...)
    nola eragin modu baikorrean kulturartekotasuna garatzeko.
  • Kulturartekotasunari dagokionean irakasleen prestakuntza beharrak
    nola ase.
  • Eleaniztasunari dagokionean irakasleen prestakuntza beharrak nola bideratu.
  • Kulturartekotasuna eta eleaniztasuna definitzen duten faktoreak aztertzeko
    eta ulertzeko gaitasuna.
  • Kulturartekotasuna eta eleaniztasunaren ikuspegi sistemikotik begiratzeko,
    hots, beren testuinguruan aztertu eta ulertzeko gaitasuna.
  • Hezkuntza komunitateetan hezkuntza proiektua garatzeko gaitasuna
    agente guztiekin batera.
  • Hezkuntza proiektu eleanitza/kulturanitza diseinatu eta kudeatzeko
    gai izatea.
  • Hizkuntza Curriculum bateratua diseinatu, antolatu eta kudeatzeko
    gai izatea.
  • Ikasle etorkinen integrazio egokirako programak diseinatu, kudeatu
    eta ebaluatzeko gai izatea.
  • Irakasleen formaziorako programak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzeko
    gai izatea.
  • Kulturartekotasun eta eleaniztasun gaietan ikerketaren hastapenetan
    murgiltzeko gaitasuna.


* Hezkuntza Berriztatzeko Hezkuntza Sailak aurreikusten dituen hainbat esparrurekin bat dator prestakuntza hau: Eskola inklusiboa, Hizkuntza normalkuntza eta eleaniztasuna eta Euskal Dimentsioa eta Europar dimentsioa (ikus Hezkuntza Berriztatzeko programak 2003-2006, Eusko Jaurlaritza).

Itzuli gora

Metodologia 

  • Ikaslea da ikaskuntzaren ardatza. Berak hautatutako proiektua izango
    da prestakuntza-ibilbidea  markatuko duena.
  • Kasuen azterketa eta Proiektuan oinarritutako metodologiak.
  • Proiektua izango da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatza. Ikasleak
    jasoko duen prestakuntzaren atal bat bere Proiektua hornitzeko izango
    da. Proiektua izaera askotarikoa izan daiteke: errealitatean eta testuinguru
    konkretu batean kokatutako arazo bat, arazo teoriko bat....
  • Modularra: eskainitako moduluetatik gutxieneko kredituak egin behar
    dira, gainerako kredituak ikasleak hautatuko ditu bere Proiektua egiteko
    behar dituenak.
  • Modalitatea: erdi-presentziala (%50 ECTS) eta on-line (% 50 ECTS).

Itzuli gora

Parte-hartzaileak

  • Hizkuntzekin lanean diharduten zein jarduteko prestatu nahi duten unibertsitate tituludunei (goi eta erdi mailako titularrak) (irakaskuntza eremuan, hizkuntzen kudeaketan, materialgintzan, hizkuntza normalizazioan...).
  • Eleaniztasun gaietan lanean diharduten zein jarduteko prestatu nahi duten unibertsitate tituludunei zuzendua (goi eta erdi mailako titulatuak).
  • Etorkinekin lanean diharduten zein jarduteko prestatu nahi duten unibertsitate tituludunei zuzendua nagusiki (goi eta erdi mailako titulatuak).
  • Profesional horiek hainbat jatorri akademikotakoak izan daitezke: irakasle-ikasketak, psikologia, pedagogia, psikopedagogia, euskal filologia, gizarte hezkuntza, zuzenbidea, kazetaritza, soziologia, filosofia, antropologia, etab.

Itzuli gora

Egitura

Ikasleek 60 ECTS egingo dituzte ikasturte bakar batean: 10 ECTS metodologiko,

15 ECTSko proiektua eta diziplina arteko moduluetatik 35 ECTS

kreditu egingo dituzte.

Itzuli gora

Antolamendua

Zuzendaria: Matilde Sainz, Hezkuntza lerroko zuzendaria, HUHEZIko
irakaslea.

Itzuli gora

Egutegia

2008ko urria - 2009ko ekaina.

Itzuli gora

 

Matrikula kostuak*

 4.631 €

 

* OHARRA:

Matrikula kostuak 2007/2008 urteari dagokio. 2008/2009 ikasturte hasieran eguneratuko dira.

Itzuli gora

 

informazio gehiago:

sarrera@huhezi.mondragon.edu

 

Itzuli gora

Ikusi Graduondo Guztiak