Prestakuntza Pedagogikoa

Unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza ikastaro moduan homologatua dago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 2004ko uztailaren 21eko Erabakiaren bidez.

 

Master eta Aditu ikastaroa

 

Helburuak

Bigarren Hezkuntzan lan egin nahi duten lizentziatuei Psikopedagogia
eta Didaktika arloan oinarrizko prestakuntza ematea.
Ikastaro hau egitea derrigorrezko baldintza da Espezializazio Didaktikoko
Titulu profesionala lortzeko, eta titulu hau beharrezkoa izango da Bigarren
Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan eskolak emateko.

Hona hemen kurtsoaren helburu espezifikoak:

  • Bigarren Hezkuntzako ikasleen ezaugarriak ezagutzea.
  • Irakaskuntzaren garapenerako beharrezkoak diren tresnak erabiltzea
    eta ezagutzea: curriculumaren antolaketa, gelaren kudeaketa,
    aniztasunaren trataerari erantzuteko tresnak…
  • Irakaste-ikaste prozesuak ulertzea eta horien optimizaziorako estrategia
    aproposak garatzea.
  • Baliabideak ezagutu eta diseinatzea antolatu diren helburuak gauzatzeko.
  • Irakasle-trebetasunak garatzea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren
    kudeaketari eta klase-dinamikari dagokienez.

Itzuli gora

Parte-hartzaileak

Bigarren Hezkuntzan lan egin nahi duten lizentziatuak: Humanitateetan,
Osasun eta Saiakuntza-Zientzietan, Gizarte-Zientzietan
edo Zuzenbidean lizentziatuak, goi-mailako ingeniariak edo ingeniari
teknikoak.

Itzuli gora

Egitura

Kurtsoaren iraupena 60 kreditukoa izango da, bi bloketan banatuta:
Irakaskuntza teoriko-praktikoak eta practicuma.
Irakaskuntza teoriko-praktikoak hiru bloke handitan banatzen
dira:

Gai komunak 20 kreditu

  • Curriculumaren diseinua eta garapena. Hezkuntza antolamendua
    eta orientabidea.
  • Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntza-Psikologia.
  • Bigarren Hezkuntzako Soziologia.
  • Hezkuntzari buruzko ikerketa. Komunikazioaren teknologia
    berriak.

Didaktika espezifikoak 15 kreditu

  • Natur Zientziak
  • Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia
  • Euskara eta Literatura
  • Gaztelania eta Literatura
  • Atzerriko hizkuntza (ingelesa)
  • Matematika.
  • Ekonomia eta Administrazio Teknologia.
  • Industria Teknologia.

Aukerakoak 5 kreditu

Practicuma 20 kreditu.

GUZTIRA: 600 ordu.

Itzuli gora

Antolamendua

Zuzendaria:

Mariam Bilbatua, HEZI Institutuko zuzendaria, HUHEZIko irakaslea

Itzuli gora

Egutegia

2008ko urria - 2009ko ekaina.

Itzuli gora

 

Matrikula kostuak*

 3.281 €

 

* OHARRA:

Matrikula kostuak 2007/2008 urteari dagokio. 2008/2009 ikasturte hasieran eguneratuko dira.

 Itzuli gora

 

informazio gehiago:

sarrera@huhezi.mondragon.edu

Itzuli gora

Ikusi Graduondo Guztiak