Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak Formazioan
Unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza ikastaro moduan homologatua dago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko 2005eko ekainaren 30eko Erabakiaren bidez.
Master eta Aditu ikastaroa
Helburuak
- Eskoletan formazio, informazio eta komunikaziorako teknologien
erabilera pedagogikoa dinamizatzeaz arduratuko direnei edo jada
arduratzen direnei beren burua prestatzen laguntzea. - Informazio eta komunikaziorako teknologiek beren hezkuntza-lanaren
kalitatea hobetzen lagunduko dietela uste duten eskola eta
zentroetako irakasleak prestatzea.
Parte-hartzaileak
- Unibertsitateko tituludunak (goi-mailakoak edo erdi-mailakoak),
beren lana hezkuntzarekin eta formazioren esparruan garatzen
dutenean edo horretan lan egingo dutela uste dutenean, eta esparru
horretan informazio eta komunikazioko teknologiek ekarpen
garrantzitsuak egin diezazkieketela pentsatzen dutenean. - Halaber, aditu kurtso honetan onar daitezke oraindik unibertsitateko
espezialitatea izan ez arren, lana formazioren edo
hezkuntzaren esparruan egiten dutenak (lanbide-heziketako
irakasleak, etengabeko formazioko arduradunak…). - Horrez gain, salbuespen gisa, aparteko izaeraz unibertsitatean bigarren
zikloan ikasketak amaitzen ari diren pertsonak ere onartuko dira.
Egitura
Programak MODULU hauek ditu:
- Teknologia eta Gizartea
- Ordenagailua. Multimedia
- Sareak eta Internet
GUZTIRA: 272 ordu.
Antolamendua
Zuzendaria: Miren Gabantxo, HUHEZIko irakaslea.
Egutegia
2006ko azaroa - 2007ko urria
