Euskal Kulturgintzaren Transmisioan
Helburuak
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2007ko urriaren 23an homologatua, unibertsitatez kanpoko irakasleak eguneratzeko aditu titulu gisa.
Helburuak
- Euskal Kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua korpus baten biltzea, eta formazio dialogiko baten bidez transmititzea. Horren baitan, kulturgintzan azken hamarkadetan sortzaileek izandako kezka, ikuspegi, zailtasun, apustu eta esperientziak belaunaldi berri bati ezagutaraztea.
- Gure kulturgintzak dituen ortzi-mugen eta desafioen aurrean foku anitzeko prestakuntza eta prestakuntza praktikoa egitea, eragileei jakintza-tresnak emanez.
- Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia partzialak beste alorretakoen eskura jartzea.
- Aurretik esandako guztiak (korpus baten sorkuntza, desafioen foku anitzeko gogoeta, esperientzien transmisioa) bi multzo harremanetan jarriz egitea: batetik aritu eta adituen multzoa, eta bestetik gai honetan jantzi nahi duten gaurko eta etorkizuneko eragileen multzoa.
- Hiru aditzetan helburuak bilduta:
- Ezagutza bildu.
- Ezagutza sortu.
- Ezagutza transmititu.
Parte-hartzaileak
- Arlo desberdinetako profesionalak, (irakasle, kultur teknikari, kultur programatzaile, euskara teknikari, kazetari…) euskal kulturgintzari lotutako lanetan ari direnak.
- Halaber, etorkizunean gai hau ukitzen duten arloetan jarduteko asmoa duten lizentziatu edo diplomatu berriak. Unibertsitate mailako ikasketadunak izango dira ikasleak, humanitate, gizarte zientzia, hezkuntza eta inguruko gaietakoak.
Egitura
Titulu honek 12 ECTS kreditu izango ditu guztira eta hauek izango dira prestakuntzaren eduki-arloak:
1. Formazio teorikoa: adituak mintzo.
- Hizkuntza komunitateen dinamikak. Kulturgintza kokatzeko oinarriak.
- Egungo gizarte aldaketak eta kulturgintza.
- Egungo teknologia aldaketak eta kulturgintza.
- XXI. mendeko egoeran euskal izaeraz gogoeta.
- Kulturari buruzko diskurtso desberdinak euskal komunitatearen historian.
- Kulturgintzaren garabideak:
- Kulturgintzaren hezkuntza-transmisioa.
- Kulturgintza, hedabideak eta komunikazio-teknologiak.
- Sorkuntza eta hedapen estrategiak.
2. Testigantzen bidezko formazioa: arituak mintzo.
- Kantagintza. Bideak eta norabideak.
- Literaturgintza. Sorkuntza eta proiektua.
- Bertsolaritza. Hogei urteko estrategia mamitua.
- Beste hainbat kulturbide. Esperientziak eta ortzimugak.
- Oinarrigintza. Egitura-esperientzia.
3. Tutore-mintegia: ikasleak mintzo.
- Adituen eta arituen irakaspenei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
Irakaspenak nork bere interesguneetara egokitzeko. - Gogoetak eta esperientziak trukatzeko. Bi norabidetan:
- hezkuntza-sistema (hezkuntza orokorra, helduen euskalduntzea, hezkuntza ez formala).
- Tokian tokiko ekimen eredugarriak (sormena, elkarlana, hartu-emana).
4. Oldozpena eta ekoizpena: oro mintzo.
- Euskal kulturgintzaren garabideak.
- Proiektua.
GUZTIRA: 300 ordu.
Antolamendua
Batzorde pedagogikoa: Jon Sarasua, Jesus Garmendia, Iñaki Urruzola, Jose Ramon Vitoria, Andoni Eizagirre, Jose Aranzabal
Egutegia
2009ko urtarrila - 2009ko uztaila.
Matrikula kostuak*
1.900 € (Hiru zatitan ordaintzekoa)
* OHARRA:
Matrikula kostuak 2008/2009 urteari dagokio.
Informazio gehiago:
sarrera@huhezi.edu
