Derrigorrezko bigarren hezkuntzan Masterra

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxillergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Gaitzeko UNIBERTSITATEKO MASTER OFIZIALA

Tituluaren helburu orokorra

Titulu honen helburu orokorra da eskuratzea pedagogiaren eta didaktikaren alorretako ezagutzak eta konpetentziak, bai orokorrak eta bai dagokion espezialitateko ezagutza-arloari dagozkionak ere. Ezagutza eta konpetentzia horiek ezinbestekoak dira irakasle lanean jarduteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan, hala ezartzen baitute, batetik, Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, eta, bestetik,   abenduaren 27ko ECI/3858/2007 Aginduak.

Titulua eratu da aipatutako irakaskuntza-etapetako irakasleei prestakuntza espezializatua eskaintzeko.

Masterrean sartzeko baldintza akademikoak

  • Espainiako unibertsitate-titulu ofizial baten jabe izatea, betiere ikasi nahi den espezialitatearen jakintza-arlokoa; edo, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Espazioko goi mailako hezkuntzako erakunde batek emandako tituluaren jabe izatea.
  • Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Espazioz kanpoko hezkuntza-sistemetako titulu baten jabe izatea; halakoetan, aldez aurretik egiaztatu beharko da Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen baliokideak direla eta titulua jaulkitzen duen herrialdean ahalbidetzen dutela graduondoko hezkuntza jasotzea.

Irakasgaien egitura

Taula_Euskaraz

Egutegia

2010ko urria-2011ko ekaina

Matrikula kostuak

4.950 Euro.

Argibide gehiago:

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu