Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena Master Ofiziala
Master honek bere webgunea du orain: Berrimet.
Helburuak
Masterraren helburu orokorra hauxe da: berrikuntza metodologikoa duten proiektuak sortu eta kudeatzea, heziketa-ingurunean dauden premia eta aukeren inguruan gogoeta eginez, estrategia berriak eta interbentzio-baliabideak kontzeptualizatuz, proposamen berritzaileak gauzatzeko ekintzak bideratuz eta emaitzak ebaluatuz.
Parte-hartzaileak
Masterra hezkuntzan diharduten profesionalei zuzenduta dago: hezkuntza zentroak, hezkuntza administrazioa eta hezkuntzan diharduten beste erakundeei, hain zuzen, zeregin ezberdinetatik berriztapen-proiektuak sustatu, diseinatu eta kudeatzen dituztenak, hala nola, zuzendaritza, koordinazioa, irakasleria eta hurrengo jardun-eremuetan:
• Curriculumaren edukiak.
• Hezkuntzako eremu berriak identifikatu eta garatzea.
• Baliabidea didaktikoak sortzea IKTak erabiliz.
• Proposamen didaktiko berritzaileak.
• Irakaslanari buruzko gogoeta eta irakasleriaren rol berriak.
• Aldaketa metodologikoari lotutako prestakuntza beharrak.
• Aldaketa metodologikoari lotutako ebaluazio-proposamenak.
Ikasleak aukeratutako ibilbidearen arabera, profil honetaz gain, Doktorego programara sarbide ematen duen ikerketa-ibilbide espezifikoa egin ahal izango du.
Metodologia
• Ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak zuzendutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.
• Metodologiak honako alderdiak biltzen ditu: kasuen azterketa, egoerei buruzko azterketa eta hausnarketa, informazioaren bilaketa nahiz eztabaida eta proiektuan oinarritutako bestelako metodologiak.
• Modalitate erdi-presentziala (%50 aurrez aurrekoa - %50 on-line).
Egitura
Masterraren titulazioa lortzeko ikasleak 60 ECTS egin beharko ditu.
20 ECTS Derrigorrezkoak diren arlo komunetan, 20 ECTS Masterraren bi ibilbideen artean aukeratuta:
- 20 ECTS Ikerketa-ibilbidea bloketik, ikerketa-ibilbidea egingo duten ikasleentzat.
- ECTS Berrikuntzaren garapena eta kudeaketa Hezkuntza erakundeetan bloketik hartuta.
Eta 20 ECTS Praktikak eta Master amaierako proiektua.
Materia komunak:
• Gizarte-aldaketa eta hezkuntzaren erronkak, 4 ECTS.
• Perspektiba berriak curriculumaren edukien diseinu eta definizioan, 3 ECTS.
• Berrikuntza irakatsi eta ikasteko prozesuetan, 5 ECTS.
• Berrikuntza baliabide didaktikoetan: Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT), 4 ECTS.
• Berrikuntza erakundearen kulturan eta bere kideen arteko harreman zein roletan, 4 ECTS.
Ikerketa-ibilbidearen materiak:
• Ikerketa-proiektuen diseinua, 5 ECTS.
• Informazio-konpetentziak: informazio zientifikoa eta bibliografiaren kudeaketa, 5 ECTS.
• Ikerketa kuantitatiboari buruzko metodologia, 5 ECTS.
• Ikerketa kualitatiboari buruzko metodologia, 5 ECTS.
Berrikuntzaren garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan ibilbidearen materiak:
• Hezkuntza- erakundeetan aldaketa eragiteko estrategiak , 4 ECTS.
• Irakatsi eta ikasteko prozesuetan, berrikuntza proposamenen diseinua eta garapena , 8 ECTS.
• IKTen bidezko berrikuntzaren garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan, 4 ECTS.
• Praktikari buruz gogoeta egin, hobetzeko tresna gisa, 4 ECTS.
Antolamendua
Zuzendaria: Mariam Bilbatua. Hezkuntza Zientzietan Doktorea.
ICE-HEZIko zuzendaria Mondragon Unibertsitatean. HUHEZIko irakaslea.
Egutegia
2011ko otsaila-2011ko abendua
Matrikula kostuak
4.950 Euro.
MODULO ESKAINTZA
Ikasleak moduloka edo materiaka egiteko aukera du. Jasotako zertifikazioa egindako materien edo moduloen araberakoa izango da.
Argibide gehiago:
