Ikasleek egindako lanak

Bideoak

Ikasleek egindako bideo guztiak Blip.TV webguneko kontu honetan ikus ditzakezu. Adibiderako, hona hemen orain arte egindako lanetako pare bat.

Maskarak

Maskarak dokumentalak bi transexualen historia kontatzen du: Ixotz Louyest eta Ainara Ruiz. Dokumentalak bi sari irabazi ditu 2012ko Huhezinema jaialdian: film onenari dagokion saria (epaimahaiak emandakoa) eta film labur dokumental onenaren saria (publikoak emanda). Dokumental hau Mondragon Unibertsitateko lau ikaslek egin dute, laurak Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten, 3. mailan: Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Miren Ormazabal eta Oihan Vitoria.

Bai jolasten eta bai erosten, euskaraz nahiago

“Pototan hitza” taldeak —berau komunikazioko bi ikaslek eratua: Odei Esnaola eta Maider Juaristi— sortu zuen iragarki hau Euspot euskarazko iragarki lehiaketaren I. ediziorako, eta saria jaso zuen, MUko ikasleek egindako spot onena.

 

Eta amama?

Film labur hau Komunikazioko zazpi ikaslek egin zuten 2010-2011 ikasturtean "Errealizazioa" izeneko ikasgaiaren barruan. Ikasleak dira: Iker Ugalde, Ekaitz Herrera, Maddalen San Migel, Ion Eskudero, Olaia Juaristi, Itziar Irizar eta Alex Silva.

 

Tetris: grafismo ariketa

Lan hau 3. mailako ikasle talde batek egin du 2011-2012 ikasturtean "Grafismo lantegia" ikasgaiaren barruan. Egileak: Ariane Irazusta eta Miren Ormazabal.

 

Hezkuntza saioak telebistan: kalekatuak

Lan hau 3. mailako ikasle talde batek egin du 2011-2012 ikasturtean "Hezkuntza saioak telebistan" ikasgaiaren barruan. Egileak: Marta Prol, Iñigo Calleja, Miren Ormazabal, Arrate Gonzalez, Izar Otter, Ibai Azpeitia, Natalia Alustiza eta Itxaso Frau.