Zabalik dago izenak emateko epea Irakasle gisa aritzeko master ofizialean
Mondragon Unibertsitateak izena emateko epea zabaldu
die master ofiziala egin nahi dutenei, irakasle gisa aritzeko
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoan, Lanbide Heziketan
eta Hizkuntzen Irakaskuntzan. Masterra bigarren urtez emango da,
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan.
Izena
emateko epea zabalik dago uztailaren 9a arte. Uztailaren 12rako
jakinaraziko dira onartuen zerrendak, eta uztailaren 13tik 16ra,
matrikula epea irekiko da.
Zergatik?
Bigarren hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan eskolak emateko Derrigorrezko ikastaroa delako.
Zertarako?
Irakasle gisa aritzeko beharrezko konpetentzia profesionalak garatzeko:
- Dagokion espezializazioko ikasgaietako curriculum proposamenak diseinatzea.
- Irakaskuntza-ikasketa prozesua planifikatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko irizpideak ezagutzea eta erabiltzea.
- Ikasketa-guneak diseinatzea.
- Estrategiak eskuratzea ikaslearen ahalegina sustatzeko eta bere kabuz zein beste batzuekin ikasteko gaitasuna indartzeko.
- Ikasgelako elkarrekintza eta komunikazio-prozesuak ezagutzea.
- Orientazio lanek egiteko prozesuak eta estrategiak ezagutzea
Parte-hartzaileak
Bigarren Hezkuntzan (DBH, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan lan egin nahi duten lizentziadunak, goi-mailako ingeniariak eta ingeniari teknikoak.
