Zabalik dago izena emateko epea HUHEZIn ikasi nahi dutenentzat

2010/02/01

Otsailaren 1ean ireki da izena emateko epea 2010-2011 ikasturtean HUHEZIn ikasi nahi dutenentzat. Epea zabalik egongo da ekainaren 18a arte. Gure fakultatearen kasuan, izena eman daiteke honako ikasketetan:

  • 3 graduetan: Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta Ikus-entzunezko komunikazioa.
  • Psikopedagogian.
  • Bigarren Hezkuntzako masterrean.

Hiru modu izena emateko

Hiru modu daude izena emateko, eta, denetan, ikasleak adierazi beharko du egin nahi dituen ikasketen lehentasuna:

  1. Fakultatearen webgunean, bertako Idazkaritza birtualean.
  2. Mondragon Unibertsitatearen edozein fakultatetan.
  3. Posta erregistratu bidez. Kasu honetan, ikasleak eskatu beharko dio fakultateari gutunazala bidaltzeko.

Kasu guztietan, honako dokumentazio hau beharko da:

  • Inskripzioaren eskaera beterik.
  • Nortasun txartelaren fotokopia.

Eskatutako dokumentuetako edozein faltsua dela gertatuz gero, izen ematea automatikoki baliogabetuko da.