Zabalik dago izena emateko epea graduondoko hiru ikastaroetan

2010/06/21


Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak graduondoko eskaintza kaleratu du 2010-2011 ikasturterako.

Hiru ikastarok osatzen dute eskaintza hori, bi master eta aditu titulu bat, eta hiruretan oraindik ere irekita dago izena emateko epea:

  • Master ofiziala Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleanitzetan (EKOMU). Izena emateko epea uztailaren 9a arte dago zabalik. Uztailaren 12rako jakinaraziko dira onartuen zerrendak, eta uztailaren 13tik 16ra, matrikula epea irekiko da. Matrikula epe hori amaituta, plaza librerik balego, irailean beste matrikula epe bat irekiko litzateke. Argibide gehiago, masterraren webgunean.
  • Master ofiziala irakasle gisa aritzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan. Izena emateko epea uztailaren 9a arte dago zabalik. Uztailaren 12rako jakinaraziko dira onartuen zerrendak, eta uztailaren 13tik 16ra, matrikula epea irekiko da. Argibide gehiago, hemen.
  • Aditu titulua: Euskal Kulturgintzaren Transmisioa. Izena emateko epea irailaren 30a arte dago zabalik. Ikastaroak bi modu eskaintzen ditu matrikula egiteko: fakultatera etorrita edo bertara bidalita matrikula orria, gutun zertifikatu bidez. Argibide gehiago, ikastaroaren webgunean.