Albisteak

Fakultateko ikasle talde batek irabazi du bigarren saria EDIT 2017 Video Challenge lehiaketan

2017/11/30

Ane Nafarrate, Jone Serrador, Aitziber Gimenez de Aberasturi eta Xabier Martin Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek  osatutako taldeak irabazi du EDIT 2017 Video Challenge lehiaketako bigarren saria. Gainera, fakultateko ikasleek aurkeztutako bideo guztietatik lauk lortu dute 13 bideo onenen zerrendan egotea. Fakultateko Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduetako ikesleek hartzen dute parte hezkuntzari buruzko nazioarteko bideo rally honetan. Oraingo edizioan, guztira, 79 lan aurkeztu dira.

Lehiaketako bigarren saria irabazi duen bideoa: Run.

Gainera, aurreko ikasturtean bezala, aurten ere, fakultatean barne lehiaketa ere egin dute eta 13ko zerrenda horretan sartu diren beste hiru bideoak saritu dituzte. Hemen, hiru bideo aukeratuak:

1) Break stereotypes

2) Dont look away

3) Women through Franco's dictatorship

Hemen ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako bideo guztiak. 

Fakultateko ikasle talde batek irabazi du bigarren saria EDIT 2017 Video Challenge lehiaketan

Iazko edizioko partehartzaik lana entregatu ondorengo luntxean.