Uztailean 15 proiektu aurkeztuko dira HUHEZIn, karrera amaierakoak
Iritsi da uztaila, eta berorrekin batera, karrera amaierako proiektuak. Oraingo honetan, 15 proiektu aurkeztuko dira uztailaren lehen hamabostaldian. Horietatik, 5 Ikus-entzunezko komunikazioan, 2 Humanitateak-Enpresan eta 8 Psikopedagogian. Bi proiektu taldean egingo direnez, guztira 17 ikaslek hartuko dute parte aurkezpen horietan, azken mailakoak, denek ere beharrezkoa dute-eta proiektua gainditzea titulua jasotzeko.
Proiektuak
Hona hemen egun hauetan aurkeztuko direnak, hiru espezialitatetan:
Ikus-entzunezko komunikazioa
- Jon Arriaga: ETBko kiroletako estilo liburua: pilota eta estropadak.
- Zuriñe Etxeberria: Piztu Gasteiz, okupatu lugar.
- Leire Gabikagogeaskoa & Nerea Lopez: Hezkur-muin ematea (Iturrigorri elkarlan).
- Miren Iriondo: Irrati kazetariaren lanaren bilakaera teknologien garapenaren aurrean. Radio Euskadi 1946-2008.
- Ander Monedero: Los Galerna (DVDa).
Humanitateak-Enpresa
- Maddi Iñarra: HUHEZIko barne eta kanpo komunikazioaren azterketa (2005-2009).
- Joana Mendiburu: Komunikazio planaren garrantzia hondakinen atez ateko bilketan.
Psikopedagogia
- Joana Aduriz: TDAH diagnostikoa edota ume bat gure eskolan?
- Arantzazu Goitia: Bi urteko haurren egokitzapen prozesua.
- Keila Guridi: Orientazio zerbitzua.
- Idoia Linaza: Haur hezkuntzan ahozkoa lantzeko hiru sekuentzia didaktiko.
- Nekane Miranda: Gizarte ongizaterako psikopedagogoa.
- Elixabet Pueyo: Guraso eskolaren sorkuntza eta dinamizazioa.
- Estibalitz Segurola: Waldorf pedagogian esperientzia idazketa prozesuaren inguruan.
- Irati Solupe & Usue Lasarte: Txantxangorri aisialdi taldea interkulturalizatzen.
