Albisteak

Ruper Ordorikaren kontzertua Eskoriatzako campuseko klaustroan, ostegunean, hilaren 25ean

2017/05/18

Ostegunean, hilak 25, Ruper Ordorikak kontzertu akustiko eskainiko du Eskoriatzako campuseko klaustroan arratsaldeko 19:30etan. Emanaldia irekia eta doan izango da.  

Musikari oñatiarraren kontzertuaren aurretik, 18:00etan, Eskoriatzako campusean bertan, Euslandia poesia ikuskizun interaktiboa eskainiko dute Miriam Luki idazleak eta Concetta Probanza ilustratzaileak. Ikuskizun honetarako, dagoeneko aretoa beteta dago.

Bi ekitaldi hauek antolatu dira ospatzeko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateraren 40. urteurrena.

Ruper Ordorikaren kontzertua Eskoriatzako campuseko klaustroan, ostegunean, hilaren 25ean

19:30etan hasiko da Ruper Ordorikaren kontzertua.