Nekane Arratibel HUHEZIko dekanoa Goiena Telebistan elkarrizketatu dute
Maiatzaren
18an, Nekane Arratibel Huheziko dekanoa Goiena Telebistan izan zen,
Magazine saioan, eta bertan hizketan aritu zen Arritxu Barruso
aurkezlearekin eta Eneko Azkarate Goienkaria egunkariko zuzendariarekin.
Elkarrizketan
barrena, hainbat gai jorratu zituen Nekane Arratibelek: HUHEZIren
oraina eta etorkizuna, Ikus-entzunezko komunikazioa Aretxabaletara
eramatea, Irakasle ikasketak, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa, master
berriak, Huhezinema, Literatura Astea, HUHEZIko ikaslearen tipologia,
etab.
Bi bideo hauetan ikus daiteke elkarrizketa osoa.
