Master berria irailerako: Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleanitzetan

2010/02/08

Aneca eta Uniqual ebaluazio agentziek ontzat eman dute HUHEZIk prestatutako master bat: Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleanitzetan. Hortaz, datorren irailean fakultateak master hori eskainiko du, euskaraz eta gaztelaniaz, on line modalitatean.

Master berriak eleaniztasuna eta kulturartekotasuna landuko ditu, bi ibilbiderekin: batetik, masterra bera egin ahal izango da, eta, bestetik, balio izango du ikerketa-ibilbidea egiteko, orain arte doktorego ikasketak zirenak. Masterra erabat on line izango da.

Zertarako?

Master honek prestatu nahi ditu profesionalak, gai izan daitezen kudeatzeko hezkuntza esparru asko, aurrez ikusteko ikasleen hezkuntza premiak, antzemateko ikerkuntza arazoak eta egokitzeko gizarte aldakorretan.

Norentzat?

Master hau prestatu da bereziki espezialista izan nahi dutenentzat eleaniztasunean eta kulturartekotasunean, irakatsi nahi dutenentzat hezkuntza arautuan eta ez arautuan, prestatzaileak prestatu nahi dituztenentzat, gai didaktikoak diseinatzen dituztenentzat eta gai hauetan sakondu nahi dutenenetzat (gurasoak, elkarteak...).

Ikasleek aukera izango dute masterra euskaraz nahi gaztelaniaz egiteko, beren profil edo nahien arabera. Metodologia, berriz, erabat aktiboa izango da, oinarrituta arazoen konponketan eta proiektu baten garapenean.

Informazio osoa

Nahi duenak informazio xeheagoa masterraren inguruan, egin dezala klik ondorengo dokumentuan, hor aurkituko du-eta nahi duena: