Albisteak

Maiatzean zehar ekitaldi ugari antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultetak

2016/05/09

Maitzean zehar, ekitaldi interesgarri ugari antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: mahai-inguruak, sari banaketak, hitzaldiak, informazio saioak eta ate irekiak, fakultateko jaia... Hona hemen ekitaldi horien zehaztasunak:

  • Maitzak 12. Euspot euskarazko spot lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Aretxabaletako Arkupe aretoan, 19:00etan.
  • Maitzak 12. Mahai-ingurua: ikastetxearen antolaketa eta familiaren parte-hartzea. Eskoriatzako campusean, 10:45tan. Mahai-inguruan herri desberdinetako gurasoak jardungo dira hurrengo bi galderen bueltan: guraso moduan, zer eskatzen diozu eskolari? Zer nolako erantzuna jasotzen dute eskolatik?.
  • Maitzak 13. Berrikuntza 3. jardunaldia. Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak. Eskoriatzako campusean, 09:00etan.
  • Maitzak 14. Graduko ate irekiak. Graduko eskaintza azaltzeko, ate irekiak egingo dira Eskoriatzako (hezkuntza) eta Aretxabaletako (komunikazioa) campusetan. 11:00etan. Hurrengo graduei buruzko informazioa emango da:
  • Maitzak 17 eta 18. Hezkuntza eta artea binomioari buruzko mintegia. Fakultateko Hezkuntza Artistiko Transdiziplinarra lantaldeak (HAT) gonbidatu ditu Fernando Hernández katedraduna eta Juana Sancho hezkuntzako aditua. Bi eguneko mintegian, aztertuko dituzte hezkuntzaren egungo egoera eta erronkak. Gainera, maiatzaren 17an, 17:00etan, Areto nagusian hitzaldia eskainiko dute artea eta hezkuntza binomioa jorratzeko asmoarekin.
  • Maiatzak 18. Literatur Topaketak. Zergatik irakurri klasikoak? Eskoriatzako Zaldibar aretoan, 09:00etan.
  • Maitzak 20. Txomin Txapel, fakultateko jaia. Ikasleek antolatuta, egun osoan zehar, ekitaldi ugari Eskoriatzako campusean.
  • Maiatzak 21. Gradu erdi-presentzialen informazio saioak. Aretxabaletako campusean, 11:00etan. Modalitate-erdi presentzialean eskaintzen diren hurrengo ikastaroei buruzko informazioa emango da:
Maiatzean zehar ekitaldi ugari antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultetak

Maiatzaren 20an ospatuko da Txomin Txapel.