Albisteak

'Zergatik irakurri klasikoak?' lelopean, maiatzaren 18an, Literatur Topaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

2016/05/16

Zergatik irakurri klasikoak? galderari erantzungo diote, maiatzaren 18an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu duen Literatur topaketan. Aurtengoa izango da jardunaldiaren 13. edizioa, eta iaz bezala, egingo da Eskoriatzako Zaldibar aretoan. Aurtengo topaketaren helburua da idazle nahiz ipuin klasikoak irakurtzearen onurez hausnarketa egitea eta horiek eskoletan nola lantzen diren ezagutzea.

Italo Calvinoren obra ezagunaren izenburua aitzakia moduan hartuta, topaketaren antolatzaileek gogoan hartu dute aurten beteko dela William Shakespeare eta Miguel de Cervantes idazleen heriotzaren 400. urteurrena.

Goiz osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek: 

Egitaraua

09:00 Ongi etorria.
09:05-10:00 Juan Karlos Alonso: Ipuin Klasikoaren garrantzia haurraren garapen psikoafektiboan.
10:00-10:45 Ibon Egaña: Irakurtzea berrirakurtzea denean. Haur eta gazte literatura klasikoa.
10:45-11:15 Atsedena.
11:15-12:00 Angel Erro: Zergatik irakurri klasikoak (33 arrazoi).

12:00-13:00 Lekeitioko eskola: Nola landu klasikoak hezkuntza formalean. Adibide bat.

'Zergatik irakurri klasikoak?' lelopean, maiatzaren 18an, Literatur Topaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Aurtengoa izango da topaketaren 13. edizioa.