Lifeplace Learning nazioarteko mintegia egiten ari dira HUHEZIn

2007/11/20

Azaroaren 19an hasi eta bi egunez, nazioarteko mintegi bat egiten ari da HUHEZIn, "Lifeplace Learning" izenekoa. Lifelearn berez proiektu bat da, nazioartekoa, eta helburua du aprobetxatzea komunitatea eta etxe giroa ikasteko gune moduan. Bertan Europako sei unibertsiatek parte hartzen dute, tartean Mondragon Unibertsitateak.

Partehartzaileak

Pili Sagasta, Monika Madinabeitia eta Tane Bikuña dira Mondragon Unibertsitatearen ordezkariak mintegian. Europatik, berriz, bost aditu etorri dira:

o        Paivi Tynjalal, Jyvaskyla-ko Unibertsitatekoa, Finlandiatik.

o        Eero, Jyvaskyla-ko Unibertsitatekoa, Finlandiatik.

o        Ulle Kesly, Tartuko Unibertsitatekoa, Estoniatik.

o        Regina Krause, Wismarko Unibertsitatekoa, Alemaniatik.

o        Malcom Allan, Glasgow Caledonian Unibertsitatekoa, Erresuma Batutik.