Albisteak

Lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak "Analista Funtzional" lanpostua betetzeko

2017/09/07

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du "Analista Funtzional" lanpostua betetzeko. Curriculumak jasotzeko epea zabalik dago 2017ko urriaren 20ra arte. Aukeratutako pertsona berehala hasi beharko da lanean.

Honako helbidera bidali behar dira curriculumak: http://www.mondragon.edu/eu/guri-buruz/lan-egin-gurekin (ezagutza arloan, aukeratu beharko da “Hezkuntza”, horrela curriculumak jasoko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean).

Lan-poltsan interesatuta daudenek hurrengo zereginak bete beharko dute:

Aplikazio berrien garapenetan eta baita aurretik inplantatutakoen aldaketatan parte hartu.

Eginkizun zehatzak

  • Proiektuak landu eta abian jartzeko beharrezkoak diren lanak zehaztea eta planifikatzea. Garapenen jarraipena egin, aurrerapen maila, aurrekontuen desbideraketak, arriskuak eta aurkitutako arazoak aztertuz.
  • Jardun zuzena ziurtatzen duten behar beste froga egin.
  • Aplikazioen ezarpenak.
  • Ezarrita dauden aplikazioen aldaketa eskaerak aztertu.
  • Aplikazioen esplotazioari begira, hornitzaileak luzatutako dokumentuen balidazioa.
  • Erabiltzaileen kontsultei erantzun, bere ardurapean dauden aplikazioetan laguntza emanez.

Lanpostuaren eskakizunak

  • Informatika lizenziatura / Ingeniaritza Informatikoa.
  • Ezarpenetan eta datu basetan eskarmentua.
  • Euskara: ezinbestekoa EGA edo baliokidea.

Kontuan hartuko diren arloak

  • CMS eta web-ingurunea.  
  • Multimedia tresnak.
  • Sare-administratzaile.
Lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak "Analista Funtzional" lanpostua betetzeko

Irailaren 22ra arte bidali ahal izango dira curriculumak.