Lanki ikertegiko bi kide Suedian izan dira, Skills proiektuaren bilera batean
Azaroaren 10etik 14ra bitartean, Lanki ikertegiko bi kide Suedian izan ziren, Skills Kooperatiba Ikasketak programaren jardunaldietan parte hartzen. Europako Batzordeak sortu zuen Skills egitasmoa, eta beronek dirua jasotzen du Lifelong Learning eta Leonardo da Vinci egitasmoetatik. Skills programak helburua du edukiak eta ikasketa sistema berritzaileak sortzea, kooperatibistak prestatzeko, berauek izan daitezen jantziagoak eta eraginkorragoak.
Partaideak
Skills proiektuan partaide dira Suedia, Finlandia, Italia, Turkia eta Euskal Herriko kooperatiba mugimenduak eta zenbait unibertsitate. Zehatz-mehatz, hauek:
- Federazione Trentina della Cooperazione (FTC). Italia.
- Coompanion Kooperativ Utveckling Skaraborg (KUS). Suedia.
- Swedish TelePedagogic Knowledge Center (STPKC). Suedia.
- Anadolu Bil Meslek Yuksek Okulu (ABPSHE). Turkia.
- Kemi-Tornion ammattikorkeakoulu (KTP). Finlandia.
- Lanki Lankidetzaren Ikertegia. Euskal Herria.
Une honetan bilerak konpetentzien esparrua sortu du. Hurrengo pausoa, berriz, izango da esperru hori edukiz bete eta balidazio sistema bat finkatzea. Proiektuaren azken emaitzak 2009 urtearen amaierarako espero dira.
