Lanki eta Mundukide elkarteek liburu bat argitaratu dute ekonomia solidarioaz

2010/05/10

Lanki Institutuak eta Mundukide Fundazioak liburuxka bat kaleratu dute gaztelaniaz, Congreso sobre economía solidaria, autogestión y cooperativismo, eta bertan jasotzen dira hiru ponentzia, orain bi urte izen berarekin Eskoriatzan egindako kongresuan irakurritakoak. Liburuak CD bat dauka, osagarri.

Ponentziak

Liburuxkak hitzaldi hauek jasotzen ditu:

  • Luis Razeto: La economía de la solidaridad: teoría y praxis.
  • José Luis Coraggio: La otra economía: potencialidades y retos.
  • Paul Singer: La promoción de la economía solidaria desde el estado. La experiencia brasileña.

Ekonomia solidarioa

Azken urteotan ekonomia solidarioa garapenaren inguruko eztabaidaren gunean ezarri da. Kontzeptu teorikoa ez ezik, ekonomia solidarioa errealitate ukaezina da, aztergai hainbat esparru eta diziplina akademikotan, eta agertzen da hainbat antolakuntzatan munduan barrena.

 

Praktikan, ekimen sozioekonomiko txiki askok osaturiko konstelazioak osatzen du ekonomia solidarioa, hainbat esparrutan: produkzioan, merkataritzan, kontsumoan edo finantzazioan, denak ere herritar taldeek sortuak era autogestionarioan, beren beharrei erantzun nahirik.

 

Krisi garai hauetan, ekimen horiek guztiek bilatzen dute beste modu bateko orekak sortzea ekonomia, ekologia eta gizartearen artean. Halaber, bilatzen dute ekonomia demokratizatzea, jendartearen eta gizartearen zerbitzura jartzeko. Horixe du ahalmen alternatiboa.