Albisteak

10. edizioa egingo du Kooperatibagintza Aditu Tituluak aurten

2017/10/26

Pasa den urriaren 20an jarri zuten abian Kooperatibagintzan Aditu Tituluaren 10. edizioa. Aurtengo edizioan, 11 kooperatiba desberdinetatik etorritako 20 lagunek hartuko dute parte, gehienak organoetako kideak. Ikastaroaren aurkezpen ekitaldia Eskoriatzako campusean egin zuten, baina, eskolak emango dituzte, ostiralero, Aretxabaletako Otaloran. Orain hasi den ikastaroa bukatuko da 2018ko apirilaren 20an. 

Hamagarren edizio honetan, hurrengo kooperatibetako ordezkariek hartuko dute parte: Ulma Handling Systems, Fagor Ederlan, Maier, Fagor Industrial, CSCE-EKGK, Fagor Elektronika, Ausolan, Copreci, Lagun Aro, Fagor Ederlan Tafalla eta Maier Ferroplast. 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki ikertegiak koordinatzen duen aditu titulu honetan, dagoeneko, 41 kooperatibetatik etorritako 200 kidetik gora hartu dute parte aurreko ediziotan.  

Ikastaroaren helburua da, batetik, indartea biziberritze kooperatiborako estrategiak eta prestatzea bultzatuko dituzten eragile kooperatiboak, eta, bestetik, janztea kooperatibetako proiektu sozialean trakzio lanak egingo dituzten pertsonak, beren eremuetan eragin biderkatzailea izan dezaten. Parte hartzaileei tresna eta estraegia desberdinak eskainiz, aditu honek nahi du proiektu sozio-enpresariala indartzea, begirada jarrita, bereziki,  dimentsio kooperatibo edo sozialaren garepenean.

Kooperatibagintzan Aditu Titulua eskaintzen da Mondragon taldeko Gestio Sozialaren lankidetzarekin.
10. edizioa egingo du Kooperatibagintza Aditu Tituluak aurten

Oraingo edizioan 11 erakundetako 18 lagunek egingo dute ikastaroa.