Aurtengo Komunikaldiak, bideo jokoen inguruan izango dira

2012/03/14
Martxoaren 21ean, asteazkena, Komunikaldien 7. aldia egingo da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, gai honen inguruan: "Bideojokoak eta hezkuntza".

Egitaraua

Hauxe izango da egitaraua:
09:00 Aurkezpena eta ongietorria: Jon Altuna (Mondragon Unibertsitateko errektoreordea)
09:15 Hitzaldia: “Bideo jokoak, fenomeno unibertsala, baita gurean ere”. Arantza Atutxa (Creativity Zentrum)
10:00 Hitzaldia: “Zelan egiten den bideo joko bat”. Asier Quesada (Delirium Studios)
10:45 Kafea
11:15 Hitzaldia: “Zelan txertatu bideo jokoak hezkuntzan”. Carlos Gonzalez Tardón (People&Videogames)
12:00 Demoak
13:00 Bazkaria
15:30 Mahai ingurua: Bideo jokoak Euskal Herrian. Lau esperientzia

  • Igor Leturia (moderatzailea)
  • Iruri Knorr (Ideateca)
  • Ignacio de Otalora (DigiPen)
  • Josu Cobelo (Dada Company)
  • Joannes Txabarri (Ikasplay)

Bibliografia

Kontuan izanda gai hau interesgarria izan daitekeela bai Hezkuntzako ikasle zein irakasleentzat eta baita Ikus-entzunezko komunikaziokoentzat, oinarrizko bibliografia bat prestatu dugu, gaia interesatzen zaienentzat. Horrezaz gain, martxoaren 21ean HUHEZIko bibliotekak mahai bat jarriko du liburutegian, eta bertan erakutsi zer liburu dauzkagun fakultatean gai horren inguruan.

Ordenagailu gela bideo jokoekin

Horrezaz gain, elementu osagarri gisa, egun horretan Teknologia Zerbitzuek prestatuko dute ordenagailu gela bat, eta bertako 19 ordenagailuetan hainbat bideo joko jarriko dituzte, nahi duenak bertan egin dezan jolas, bideo jokoak probatzen.

Kartela eta iragarkia

Yera Sanchez eta Goio Arana irakasleek prestatu dute Komunikaldiak 2012 kartela. IKOko 3. mailako zenbait ikaslek, berriz, irrati iragarki bat egin dute Komunikaldiak iragartzeko.

Komunikaldiak podcast by izaskunzalakain

Babesleak

Mondragon Unibertsitateak antolatu du Komunikaldiak 2012 jardunaldia, bi babesle nagusirekin: Gizarte Kutxa eta Euskaltel. Horrezaz gain, Eskoriatzako Udalak, Fagor Ederlanek eta Coprecik ere diruz lagundu dute.

Zergatik bideo jokoak

Munduan milioika lagunek erabiltzen dituzte bideo jokoak, eta sektoreko adituek adierazi dutenez, 2011n bideo jokoek 60.000 milioi dolar baino gehiago sortu dituzte mundu osoan. Hala ere, oraindik beldur gara bideo jokoak hezkuntza curriculumean sartzeko, bai oinarrizko hezkuntzan eta baita goi hezkuntzan ere, nahiz eta Javier Etxeberria zientzialariak uste duen onuragarriak diren:

"Bideojokoek xehetasuna, azkartasuna, egokitzapena, ikasketa eta gaitasun kognitiboak garatzen dituzte. Gainera, hezkuntzarako, berriztapenerako eta sozializaziorako garrantzitsuak dira. Era berean, hauei esker haurrak autodidaktak eta kooperatiboak dira eta sozializatzen laguntzen die (...)".

Kezka horrek, hain zuzen, eraman du Mondragon Unibertsitatea ikasturte honetako Komunikaldiak gai horren inguruan zentratzera: bideo jokoak eta hezkuntza.

Komunikaldien historia

Abiatu zenetik 2006an, Komunikaldien sei edizio egin dira, zein baino zein interesgarriagoa:
2011 Egile eskubideak
2010 Telebista Interneten
2009 Gure zinema gaur
2008 Etorkizuneko komunikatzaileak
2007 Tokiko telebista digitala euskaraz
2006 Komunikazio korporatiboa