Karrera amaierako diplomak banatu zaizkie HUHEZIko 315 ikasleri

2010/06/21

Ekainaren 18an arratsaldeko 18:30ean Eskoriatzako kiroldegian diplomak banatu zitzaizkien HUHEZIko 315 ikasleri, espezialitate hauetakoak: Hezkuntza, Psikopedagogia, Bigarren Diploma, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitateak-Enpresa. Egun hartakoa mugarria izan zen, lehen aldia izan baitzen espezialitate guztietako ikasleei batera eman zaizkiela diplomak.

Hitzaldia Juanjo Otaño irakasleak egin zuen: "pertsona izatearen prozesua" izan zen bere hitzen gaia. Ekitaldiaren bukaeran, ikasleek musika jo, kantatu eta dantza egin zuten.

Ekitaldiko argazkiak Flickr-en daude ikusgai.

Diplomak banatzen