Albisteak

Hirugarren urtez jarrian, fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek irabazi dute Kameratoia rallya

2017/11/02

Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 3. mailako Mikel Irazusta, Unai Portilla eta Haizea Azpilikueta ikasleek irabazi dute 2017ko Kameratoia Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Rallya. Aurtengoa da hirugarren aldia, jarraian, Mondragon Unibertsitateko ikasleek irabazten dutela lehiaketa horretako sari nagusia. Aurten, 13 taldek bete dituzte lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Kameratoia 2017. Irabazleak: Mikel Irazusta, Unai Portilla eta Haizea Azpilikueta

Tazan izeneko film laburrarekin irabazi dute lehen saria Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek. Epaimahaikideen esanetan, “plano landuak eta travelinga erabili dituzte, teknologia berriak ere txertatu dituzte, Whatsapp bidezko mezuak pantailan ikusaraziz, garaikidetasunarekin bat datorrela erakutsiz”. Gainera, "baliabide gutxirekin halako lan interesgarria eskaintzea" eta umorea erabili izana ere saritu ditu epaimahaiak.

Topaguneak antolatzen dut Kameratoia; sari banaketa ekitaldia egin zuten, urriaren 28an, Lekeitikon.

Hirugarren urtez jarrian, fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek irabazi dute Kameratoia rallya

Lehiaketako irabazle guztiak aurkezle eta antolatzailekin batera.