Johan D´haenen irakasle belgikarra Huhezin dago irakasle gonbidatu gisa
Asteartea
ezkero, Johan D´haenen irakasle belgikarra Eskoriatzan dago, hiru
egunez irakasle gonbidatu gisa jardungo baitu Huhezin. D´haenen jauna
irakaslea da Howest Unibertsitatean, Komunikazio Fakultatean hain zuzen
ere, eta hor Argazkilaritza, Diseinua eta Filosofia irakasten du.
Hemen dagoela, Johan D´haenen irakasleak hiru eskola emango ditu Goio
Arana irakaslearen eskola orduak hartuta. Ingelesez arituko da,
azaltzeko 1., 2. eta 4. mailako ikasleei zer garrantzi duten irudiek
informazioaren diseinuan. Horrezaz gain, lan bazkariak egingo ditu
Ikus-entzunezko Komunikazioan diharduten hainbat irakaslerekin, eta
bilera bat Informazioa eta Komunikazioa departamenduko kideekin. Bilera
horretan azalduko du zein den Komunikazioa ikasketen curriculuma Howest
Unibertsitatean, zer praktika sistema duten, beren ikerkuntza eremurik
inportanteenak eta nazioarteko estrategia.
Huhezi gero eta indar handiago egiten ari da ikasle eta irakasle
trukeak bultzatzeko nazioartean. Johan D´haenen irakaslearen bisita
egitasmo horren barruan sartzen da.
