Jardunaldia motibazioaz eta hizkuntza normalizazioaz Emun kooperatibak eta HUHEZIk antolatuta

2007/09/26

Emun kooperatibak 10 urte bete dituela-eta, datorren urriaren 9an jardunaldi bat egingo da Gandiaga Topagunean, Arantzazun, Motibazioa eta Hizkuntza Normalizazioaren gainean. Jardunaldia HUHEZI fakultatearekin batera antolatu  du Emunek. Parte hartzea mugatua izango da. Horregatik, komeni da lehenbailehen izena ematea. Hori sarean egin daiteke, hemen.

Egitaraua

08:30 Harrera eta material banaketa

09:00 Agurra eta jardunaldiaren aurkezpena

09:30 PETER MACINTYRE , Cape Breton University (Kanada): Komunikatzeko gogoa: hizkuntza erabiltzeko motibazioaren dinamika

10:30 Kafea

11:00 FERRÁN SUAY , Societat Valenciana de Psicología: Pertsonarteko hizkuntz erabileraren gaineko esku hartzea

12:00 JOXPI IRASTORTZA , Emun, Koop. E. Enpresetako euskara planetako langileen jarrera, portaera eta motibazioa

13:00 Bazkaria

15:00 Mintegiak

17:00 Mintegiaren emaitzen aurkezpena

17:30 Jardunaldiaren amaiera