Albisteak

Jai handi batekin ospatuko dute fakultateko lankide eta lankide ohiek Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 40. urteurrena

2017/06/12

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 40. urteurrena ospatzeko, jai bat antolatu dute ekainaren 17an, larunbata. Eskoriatzako campusean egingo den bilkurara deituta daude egungo lankideak eta fakultatean lanean ibilitako lankide ohi guztiak. 

Goizeko 11:00etan hasiko da lankide eta lankide ohien bilkura.  Goiz osoan zehar eta gune desberdinetan, aldi bereko zein txandaka egindako zenbait ikuskizun eskainiko dituzte: aurkezpenak, antzezlanak, musika eta dantza ikuskizunak... Ikuskizun gehienak, gainera, lankideak eurak protagonizatutakoak izango dira. Jaia bukatuko da luntx batekin, 15:00ak aldera.

Ekainaren 17ko jaiak borobilduko du ikasturtean zehar egin diren ekitaldiak  ospatzeko fakultatearen 40. urteurrena. 

Eguneraketa (2017-06-18):

 

Jai handi batekin ospatuko dute fakultateko lankide eta lankide ohiek Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 40. urteurrena

Goizeko 11:00etan hasiko da ekitaldia.