Irailaren 21ean hasiko dira eskolak 2. 3. eta 4. mailetan
Irailaren 1ean ireki zituen ateak Huhezi fakultateak, asteartean. Langile guztiak fakultatean daude, eta fakultateko departamendu guztiek lanean dihardute. Hala ere, oraindik ikasle gutxi dabil bazterretan, soilik 1. mailakoak hasi baitira.
Graduko ikasketak
Graduei dagokienez, 1. mailako
ikasle guztiak, bai Irakasle ikasketetan eta baita Ikus-entzunezko
komunikazioan, irailaren 14an hasi dira eskoletan. Espezialitateei
dagokienez, eskolak egun hauetan hasiko dira:
Haur Hezkuntza
- 1. mailakoak: irailaren 14an, arratsaldeko 13:30ean
- 2. eta 3. mailakoak: irailaren 21ean, goizean. Aurkezpen bat egingo da, eta ondoren eskolak hasiko dira. Ordutegiak aurkezpenetan banatuko dira:
- 2.maila: goizeko 09:00etan.
- 3.maila: goizeko 10:00etan
Lehen Hezkuntza
- 1. mailakoak: irailaren 14an, arratsaldeko 13:30ean.
-
2. eta 3. mailakoak: irailaren 21ean, goizean: Aurkezpen bat egingo da, eta ondoren eskolak hasiko dira. Ordutegiak aurkezpenetan banatuko dira:
- 2.maila: goizeko 09:00etan.
- 3.maila: goizeko 10:00etan
Ikus-entzunezko Komunikazioa
- 1. mailakoak: irailaren 14an, arratsaldeko 13:30ean.
-
2., 3. eta 4. mailakoak eta Lizentzia Bikoitzekoak: irailaren 21ean, arratsaldeko 13:30ean. Denak aretoan bilduko dira, ongi etorria jasotzera. Ondoren, ikasgelara joango dira, lanean hastera.
Gradu-ondoko ikasketak
Gradu-ondoko ikasketen artean,ikasturte honetan ikastaro bat eskainiko da: Derrigorrezko 2. Hezkuntzako Master Ofiziala, eta irailaren bukaeran hasiko da.
Bigarren diploma
Irakasle ikasketen barruan Bigarren diploma aukeratu dutenek, berriz, hasiera-data hauek izango dituzte:
- 1. mailakoak: irailaren 22an.
- 2. mailakoak: irailaren 7an.
