Albisteak

Esleitu dituzte 2016-2017 ikasturteko Master Ofizialetako Ikerketa Bekak

2016/12/19

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Doktorego Batzordeak eman du jakitera 2016-2017 ikasturteko Master Ofizialetako Ikerketa Beken onuradunak. 2016ko abenduaren 15ean egindako bileran, eta deialdian zehaztutako ebaluazio-irizpideak aintzat hartuta, hauxek dira beka horiek irabazi dituzten ikasleak eta proiektuak: 

  • Letizia Garcia Fernandez: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleen euskararen erabilera sustatzeko diagnosia. (Ikertzaile nagusia: Nekane Arratibel).
  • Miren Rico Tolosa: Aniztasunaren erronka gure eskoletan: hizkuntza, kultura eta maila sozio-ekonomikoa. (Ikertzaile nagusia: Amelia Barquin).
  • Maria Azkarate Garcia: Online graduen berrikuntzaren gaineko ikerketa. (Ikertzaile nagusia: Nagore Ipiña). 
  • Ane Karetxe Balantzategi: Haur Hezkuntzan Berrikuntza: Irakaslearen Rola. (Ikertzaile nagusia: Alex Barandiaran).

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 10 beka emateko asmoa zuen baina, eskaera nahikorik jaso ez denez, hutsik geratu dira zenbait ikerketa proiektu .

Esleitu dituzte 2016-2017 ikasturteko Master Ofizialetako Ikerketa Bekak

Masterretako ikasleak aurkezpen egunean.