Albisteak

2017-2018 ikasturteko hasiera datak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

2017/07/21

Finkatu dira 2017-2018 ikasturteko eskolen hasiera datak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Graduak irailean hasiko dira, baina egun eta ordu desberdinetan ikasketa eta mailaren arabera; unibertsitate masterrak eta aditu titulua, bestalde, urrian hasiko dira. Fakultateko Administrazioa eta Idazkaritza Akademikoa irailaren 1ean irekiko dira.

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA GRADUAK

  • 1. mailako ikasleak (eta 1. mailako ikasle errepikatzaileak). Hasiera: irailaren 12, asteartea, 14:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.

  • 2. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 8a, ostirala, 08:30etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.

  • 3. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 8a, ostirala, 09:30etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.

  • 4. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 12, asteartea, 15:15etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.

HEZKUNTZA GRADUAK ONLINE / ERDI-PRESENTZIALAK

  • Harrera egunak: irailaren 25etik irailaren 29ra.

  • Ikasturte hasiera: urriaren 2an.

Aurrerago emailez jasoko dituzue zehaztapen gehiago Harrera egunen inguruan.

IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA GRADUA

  • 1. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 6a, asteazkena. Ordua: 08:30. Tokia: Aretxabaletako campusa.

  • 2. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 6a, asteazkena. Ordua: 14:00. Tokia: Aretxabaletako campusa.

  • 3. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 6a, asteazkena. Ordua: 08:30. Tokia: Aretxabaletako campusa.

  • 4. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 6a, asteazkena. Ordua: 08:30. Tokia: Aretxabaletako campusa.

UNIBERTSITATE MASTERRAK

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra. Hasiera: urriaren 2a, astelehena. Ordua: 16:00. Tokia: zuzenean, interesatuei adieraziko zaie tokia.

  • Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterra.

    • Harrera eguna: irailaren 21a, osteguna. Ordua: 17:00etatik 20:00etara. Tokia: Eskoriatzako campusa.
    • Hasiera: urriaren 2a, astelehena. Tokia: Online.
  • Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan unibertsitate masterra.

    • Harrera eguna: irailaren 21a, osteguna. Ordua: 17:00etatik 20:00etara. Tokia: Eskoriatzako campusa.
    • Hasiera: urriaren 2a, astelehena. Tokia: Online.

ADITU TITULUAK

  • Kooperatibagintza Aditu Titulua. Hasiera: urriaren 20a, ostirala. Ordua: 09:00etan. Tokia: Otalora jauregia, Aretxabaleta.

  • Komunikazioa Erakundeetan Aditu Titulua. Hasiera: urriaren 9a, osteguna. Ordua: 15:00. Tokia: Aretxabaletako campusa.

  • Kirol-hezkuntzaren Berrikuntzan Aditu Titulu. Hasiera: urriaren 26a, osteguna. Ordua: 17:00. Tokia: Eskoriatzako campusa.

2017-2018 ikasturteko hasiera datak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Hezkuntza graduko ikasle talde bat.