Ikasle talde bat biluzik agertzen da egutegi batean, dirua ateratzeko ikas-bidaiarako
HUHEZIko ikasle talde batek egutegi bat egin du, eta bertan ikasleak eurak biluzik agertzen dira. Egutegi horiek salduta, ikasleek espero dute diru apur bat irabaztea, ikas-bidaia ordaintzeko lain bai.
Ikasle horiek Irakasle ikasketak egiten ari dira, “Irakasle
Balioanitza” espezialitatea zehatzago, karrerako azken urtean.
Egutegiaz gain, elastikoak ere egin dituzte, hiru koloretan —beltza,
gorria eta morea—, denak ere 10 eurotan alea eta lelo berarekin:
“Nortasun balioanitza”. Gabon aurreko azken egunetan ikasleek saltoki txiki bat jarri dute fakultateko tabernaren aurrean.
Argazkilari
eta diseinatzaile Julen Elorza izan da, gazte mondragoetar bat,
HUHEZIn bertan lizentziatu berria Ikus-entzunezko Komunikazioan.

