Albisteak

Apirilaren 1ean Ikasketa kooperatiboen gaineko jardunaldia egingo da HUHEZIn

2011/03/18

Egitaraua

09:00 Dokumentazio banaketa
09.10 Jardunaldiaren aurkezpena: “Ikaskide Taldeak Proiektua”. Nekane Arratibel (HUHEZI) eta Andoni Zendoia (Erkide)
09:30 Hitzaldia: “Konpetentzien ebaluazioa: talde lana”. Joan Rué (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)
10:45 Atsedena eta kafea
11:15 Ikastetxeetako esperientziak

  • Bihotz Gaztea Ikastola (Santurtzi)
  • Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo)
  • Inmakulada Ikastola (Tolosa)

12:45 Hitzaldia: “Ikaskidetzaren erronkak. Eredu berri baterantz”. Ainara Artetxe, Meltxor Artetxe, Mariam Bilbatua, Pello Jauregi, Marije Fullaondo
13:45 Agurra


Ikaskidetza proiektua

Proiektu honetan hiru hezkuntza-erakunde bildu dira, premia eta beharra izan dutenak elkarkidetza hezkuntzan garatzeko eta elkarlanean aritzeko: Erkide (Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa), Ikaskide taldea (berau Mondragon Unibertsitatekoa) eta zenbait ikastetxe Ikaskidetza proiektuan parte hartzen dutenak.

Ikaskide proiektuaren helburua da ikaskidetzaren kultura eta balioak garatzea, eta berauek uztartea ondoko konpetentzia hauekin: elkarrekin bizitzea eta lan egitea, komunikatzen ikastea eta ekintzailetasuna.

Apirilaren 1ean Ikasketa kooperatiboen gaineko jardunaldia egingo da HUHEZIn