Albisteak

Idoia Astigarragak bikain cum laude lortu du bere doktore tesian

2017/07/06

Atzo, uztailaren 6an, egindako doktorego tesi aurkezpenean, bikain cum laude lortu zuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Idoia Astigarraga ikertzaileak. Doktore berriak Aretxabaletako campusean aurkeztu zuen Gazteen interakzioa ikus-entzunezko edukiekin: Mondragon Unibertsitateko ikasleen kasua​ izeneko tesia.

Tesiaren titulua:

  • Gazteen interakzioa ikus-entzunezko edukiekin: Mondragon Unibertsitateko ikasleen kasua.
Doktorego programa: 
  • Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntz​an.​
Tesiaren zuzendariak:  
  • Aitor Zuberogoitia Dokt. (Mondragon Unibertsitatea).
  • Amaia Pavón Dokt. (Mondragon Unibertsitatea).

Epaimahaia:

  • Lehendakaria: Edorta Arana Dokt.
  • Idazkaria: Txema Egaña Dokt.
  • Bokala:  Ana Aierbe Dokt.
  • Bokala: Xabier Landabidea Dokt.
  • Bokala: Eneko Bidegain Dokt.
Idoia Astigarragak bikain cum laude lortu du bere doktore tesian

Idoia Astigarraga.