Ibaizabal ikastolako 94 ikaslek bisitatu dute fakultatea, Durangotik etorrita
Goizeko 09:00ak jota izango ziren Ibaizabal ikastolaren autobusak heldu
direnean Durangotik, bertan 94 ikasle zituztela, Batxiler 2. mailakoak,
bisitatzeko gertu Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza
Zientzien Fakultatea. Hiru adarretako ikasleak ziren --Zientzia,
Teknologia eta Humanitateak--, baina ez dira bakarrik iritsi, eurekin
batera lau irakasle etorri baitira.
Ailegatu bezain laster, areto nagusian sartu dira, eta bertan azaldu
zaie zer den Mondragon Unibertsitatea, eta zeintzuk diren beronen
ezaugarri nagusiak. Ondoren, bi taldetan banatu dira. Batzuei
Hezkuntzako ikasketak azaldu zaizkie: Haur Hezkuntza eta Lehen
Hezkuntza graduak. Besteei, berriz, Ikus-entzunezko komunikazioa.
Azalpenak amaitutakoan, HUHEZI erakutsi zaie, eta bertako zenbait
azpiegitura: liburutegia, multimedia gunea, teknologia zerbitzua eta
plastika gela, besteak beste.
Bisita bukatuta, berriro autobusetan sartu eta Arrasatera egin dute
Ibaizabal ikastolako ikasleek, bertan asmoa baitzuten Goi Eskola
Politeknikoa eta Arizmendi ikastola bisitatzeko.

