Albisteak

Epaimahaiak aukeratu ditu Huhezinemako finalistak

2012/04/13

Hamar finalistak

Hauek dira epaimahaiak finalerako aukeratu dituen hamar film laburrak:

  • Ekaitza (Alberto Gastesi)
  • Ismalia (Xabier Cereceda-Hoz)
  • Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro)
  • Superzebraman (Javier Urtasun)
  • Istmo (Alberto Gastesi)
  • Dicen (Alauda Ruiz de Azua)
  • Garaipena (Esteban Ramos)
  • No se qué hacer contigo (Miguel Campión)
  • She’s lost control (Haritz Zubillaga)
  • Por los camareros (Javier Etxaniz-Gregorio Muro).

Aukeratutako lan hauek guztiak Huhezineman erakutsiko dira, eta bertan epaimahaiak bi sari emango ditu: euskarazko film labur onenari 1.000 eurokoa, eta film labur onenari beste 600 eurokoa. Hirugarrena, berriz, 400 eurokoa, publikoak erabakiko du.


Kartela

Aurtengoan bigarren aldiz, antolatzaileek kartel lehiaketa antolatu dute, finkatzeko V. edizioaren irudia. Guztira 32 kartel jaso dira, eta antolatzaileek aukeratu dute Beñat Floresena, berau Ikus-entzunezko 2. mailako ikaslea.

Huhezinema kartela

Epaimahaiak aukeratu ditu Huhezinemako finalistak