HUHEZIko Zuzendaritza Kontseiluaren prentsa-oharra Maialen Elduaren atxiloketaz
2009/11/24
Gaur goizaldean Espainiako poliziak hainbat gazte atxilotu ditu
polizia-operazio batean, tartean Maialen Eldua donostiarra, Haur
Hezkuntzako ikaslea HUHEZIn, 3. mailan. Hori dela-eta, HUHEZIko
Zuzendaritza Kontseiluak prentsa ohar bat kaleratu du.
“HUHEZIko Zuzendaritza Kontseiluak zera adierazi nahi du bertako ikasle Maialen Elduaren atxiloketaren aurrean:
- Giza eskubide guztiekiko errespetua ipar eta gidari dugun aldetik, kezkatu egiten gaitu Maialenek jasan dezakeen tratuak; horregatik, atxilotuta dagoen bitartean bere oinarrizko eskubideak errespetatzea eskatzen dugu.
- Era berean, Maialenen ustezko errugabetasuna une oro errespetatzea galdegiten diegu nola hedabideei hala erakunde eta gizarte eragileei.
-
Unibertsitate erakunde garen aldetik, kezkatu egiten gaitu gazte
mugimenduetako pertsonak atxilotzeak; horregatik, gizarteari dei egiten
diogu gertakari hauen aurrean gogoeta egitera. Unibertsitatea ideien
eta pentsamendu askearen gune den heinean, iruditzen zaigu aniztasun
ideologikoa eta politikoki antolatzeko askatasuna bermatu egin behar
direla gizartean bizikidetza normalizatua ziurtatzeko”.
HUHEZIko Zuzendaritza Kontseilua
Eskoriatzan, 2009ko azaroaren 24an.
