HUHEZIko ikasleek irabazi dute Gipuzkoako Unibertsitate arteko Herri kirol lehiaketa

2010/06/01

Maiatzaren 28an, ostirala, Mondragon Unibertsitateko zortzi ikasle-talde (hauetariko hiru HUHEZIkoak) Donostian izan ziren, Atano III pilotalekuan, Xibak antolaturiko “Gipuzkoako Unibertsitate eta Goi Zikoen arteko Herri Kirol Txapelketa” jokatzeko. 6.000 euroko bidai bat zegoen jokoan, eta “HUHEZI 2” taldeak (4.balioanitzeko ikasleak) irabazi zuen.

Topaketa hauek urtero egiten dira euskal giroan. Aurtengoan guztira 10 taldek hartu zuten parte, horietatik zortzi Mondragon Unibertsitatekoak: hiru HUHEZIkoak, beste hiru GEPekoak eta bi Enpresagintzakoak. Guztira  70 bat lagun, Irun, Goierri, Eskoriatza eta Arrasateko fakultateetatik joanda. Probak, berriz, hauek: sokatira, lokotsak, txingak, saku lasterketa, ingudea, harri jasotzea, arrauna, egur pila eta toka

Emaitzei dagokienez, HUHEZI 2 izan zen txapelduna. Bigarrena, ostera, Berdin dit taldea, GEPekoa, eta hirugarrena, Goierrikoa. Hirurak ere Mondragon Unibertsitateko ikasleak.

Egun polita izan zen, antolaketa txukuna, eta parte hartzaileen jarrera, bikaina. Proba tarteak dantzarako erabili ziren. Amaitzeko, MUko parte hartzaile guiztiak Xantira joan ziren, elkarrekin bazkaltzera eta eguna ondo bukatzera.

Denak