Huheziko ikasle berriak natibo digitalak dira, jatorriz eta erabileraz
Graduko ikasketa guztietan, Huhezin, lehen mailako ikasle gehienak 1990ean jaio ziren, Tim Berners-Lee ikertzaile ingelesak sarea asmatu zuenean, alegia World Wide Web delakoa.
Beraientzat Internet eguneroko ogia da, eta hazi egin dira
amaraunarekin batera. Marc Prensky adituak "natibo digital" izendatu
zituen gazte hauek, hazi direlako teknologia digitalak erabiltzen, adibidez, ordenagailuak,
Internet, eskuko telefonoak eta mp3a.
Jatorriari dagokionez, argi dago Huheziko ikasleak erabat eskutik
datozela teknologia digitalarekin, baina zer gertatzen da erabilera
kontuan hartuta? Hori jakiteko galdetegi xume bat egin da 1. mailako
ikasle batzuekin, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari direnak, eta
hauek dira galdeketaren emaitzak:
- Sakelako telefonoa daukate: %100
- Messenger darabilte: %100
- Kontu bat dute Tuentin: %90
- Fotolog bat dute: %63
- Kontu bat dute Facebook-en: %36
- Blog bat daukate: %9
