HUHEZIk prest ditu nazioarteko ikastaroen bigarren aldia 2008-2009 ikasturterako

2008/02/15

Bigarren aldiz, HUHEZIk bi ikastaro antolatu ditu, nazioartekoak, oraingoan
2008-2009 ikasturterako. Biak ingelesez emango dira erabat, ikasturteko lehen hiruhilekoan. Ikastaro hauek 2007-2008 ikasturtean eman ziren lehen aldiz, eta orduan 9 ikasle etorri ziren HUHEZIra, lau herrialdetatik.


HUHEZIk prest ditu nazioarteko ikastaroen bigarren aldia 2008-2009 ikasturterako

Helburuak

Hemen dauden bitartean, Erasmus ikasleek bertako ikasleekin egingo dituzte ikasgai gehienak, ingelesez. Dinamika horren bidez, unibertsitateak nahi du ingelesa txertatu ikasketetan, baina egoera errealetan oinarrituta.Horrezaz gain, ikasleak hitzaldietara joango dira, bisitak  eta talde lanak egingo dituzte.

Eskaintza akademikoa

Bigarren aldi honetarako ere HUHEZIk bi ikastaro antolatu ditu.

  • Media and Minority Languages da ikastaro baten izena, Hedabideak eta Hizkuntza Gutxituak, eta prestaturik dago komunikazio eta kazetaritzako ikasleentzat. Bertan aztertuko dira euskarazko hedabideak. Halaber, ikasleek praktikaldi bat egingo dute EITB24 komunikazio taldeko web zerbitzuan, non landuko duten kazetaritza digitala.
  • Education and Minority Languages da bigarrenaren izena, Hezkuntz eta Hizkuntza Gutxituak, eta bertan aztertuko da Hezkuntza testuinguru eleaniztun batean (euskara, gaztelania eta ingelesa). Hemen ere, ikasleek praktikaldi bat egingo dute Haur eta Lehen Hezkuntzako eskoletan.


Ikastaro bakoitzak lau irakasgai izango ditu. Kasu bietan ikastaroa amaitutakoan ikasleak jasoko ditu 20 kreditu ECTS erakoak, Europak berretsitakoak.

Ikastaro bereziak

Ikastaro hauek berritasun handia dakarte, orain artean Euskal Herriko unibertsitate gehienek erakartzen baitzituzten atzerriko ikasleak gaztelaniazko eta frantsesezko ikastaroak antolatuta. Bi ikastaro hauek, berriz, erabat ingelesez emango dituzte HUHEZIko irakasleek.

Ikastarook antolatu dira Ipar Europako herrialdeek (Norvegiak, Danimarkak, Finlandiak eta Holandak) ezarritako ereduari jarraituz, hedapen txikiko hizkuntzak izanik, aukeratu baitute ingelesa nazioarteko ikasleak erakartzeko