Huhezik kaleratu du nazioarteko ikastaroen eskaintza 2009-2010 ikasturteko

2009/01/13

Nazioarteko ikastaroen bigarren aldia amaituta, Huhezik plazaratu berri du hirugarren aldiko eskaintza, 2009-2010 ikasturtearen lehen lauhilekoan emango dena. Aurreko biak bezala, ikastaro biak ingelesez emango dira erabat. Hirugarren edizioak hainbat berritasun izango ditu, denak ere oinarrituta orain arteko esperientzian. Hauek dira ikastaroak:

  • Media and Journalism da ikastaro baten izena, Hedabideak eta Kazetaritza, eta prestaturik dago komunikazioko ikasleentzat. Ikastaro honetako ikasgaietan landuko dira hedabide digitalak; baita nazioarteko komunikazioaren oinarriak ere. Halaber, ikasleek praktikaldi bat egingo dute EITBn.
  • Education and Multilingualism da bigarrenaren izena, Hezkuntza eta Eleaniztasuna. Ikastaro honetako ikasgaietan landuko da Hezkuntza testuinguru eleaniztun batean (euskara, gaztelania eta ingelesa). Hemen ere, ikasleek praktikaldi bat egingo dute haur eskoletan.

Ikastaro bakoitzak lau irakasgai izango ditu, horietatik bat komuna: Euskal kultura, euskara, hezkuntza eta komunikabideak. Ikastaroa amaitutakoan, ikasleek jasoko dituzte 30 kreditu ECTS erakoak, Europak berretsitakoak.

Ikastarook antolatu dira Ipar Europako herrialdeek (Norvegiak, Danimarkak, Finlandiak eta Holandak) ezarritako ereduari jarraituz, hedapen txikiko hizkuntzak izanik, aukeratu baitute ingelesa nazioarteko ikasleak erakartzeko. Gure artean, berriz, ikastaro hauek berritasun handia dakarte, orain artean Euskal Herriko unibertsitate gehienek erakartzen baitzituzten atzerriko ikasleak gaztelaniazko eta frantsesezko ikastaroak antolatuta. Bi ikastaro hauek, berriz, erabat ingelesez ematen dira, baita Huheziko ikasleentzat ere.

Hamalau ikasle

Lehen bi edizioetan 14 ikasle etorri dira Eskoriatzara: 4 Belgikatik, 4 Holandatik, 2 Turkiatik, 2 Danimarkatik eta beste 1 Estoniatik. Unibertsitateko Nazioarteko Bulegoak lagundu die ikasle hauei etxea bilatzen.