Hitzaldia azaltzeko zertan den Transition mugimendua eta berau zelan moldatu Euskal Herrian

2010/06/30

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Lanki Institutuak  eta Bagara elkarteak hitzaldi bat antolatu dute uztailaren 6rako Goi Eskola Politeknikoan: “Iraunkortasunerako trantsizioa: Euskal Herrirako ikasbideak”, eta bertan Ben Brangwyn eta Peter Lipman hizlariek azalduko dute zer den Transition mugimendua. Hitzaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, areto nagusian, eta mundu guztia dago gonbidatuta bertara joatera.

Transition mugimendua

Zer da Transition mugimendua? Transition mugimendua Totnes hirian sortu zen, Devon herrialdean, Ingalaterran, eta poliki-poliki beste lurraldetara hedatu da. Petrolio ugari eta merkearen amaierak eta aldaketa klimatikoak eman diote izateko arrazoia mugimenduari. Hori dela-eta, gizarte aldaketak bultzatzen ditu petrolioarekiko menpekotasuna murrizteko eta karbono isurketak gutxitzeko, herria edo komunitatea oinarri hartuta.

Argibide gehiago, Bagara elkartearen blogean aurki daiteke.

 

 

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Iraunkortasunerako trantsizioa: Euskal Herrirako ikasbideak | Erabiltzailea: bagara